Itxialdia kudeatzeko laguntza psikologikoa eskainiko du udalak

Maxixatzen.eus 2020ko api. 1a, 12:36

Batez ere euren kargu adingabeak dituzten herritarrei eta koronabirusak eragindako zailtasunak dituzten familiei zuzendutako zerbitzua da, baina beste edozein herritarrek ere eska dezake laguntza udaleko Gizarte Ongizate sailera deituta (943-85 71 74).

Konfinamendua kudeatzeko laguntza profesionala behar duten herritarrentzat psikologia zerbitzua jarri du martxan Azkoitiko Udalak. Zerbitzu horren helburua da herritarrei babes emozionala eta orientazio familiarra eskaintzea eta bereziki zuzenduta dago euren kargu adingabeak dituzten herritarrei eta COVID-19agatik zailtasunak dituzten familiei. Dena dela, beste edozein herritarrek ere eska dezake laguntza. Horretarako, Gizarte Ongizate sailera deitu beharko dute (943-85 71 74), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara bitartean.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide