Sei hilabetez atzeratu dute enpresa txikien eta autonomoen kuota ordainketa

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 31a, 19:54

Espainiako Ministroen Kontseiluan enpresa txikien, ertainen eta autonomoen kuotak eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketak sei hilabetez atzeratzea onartu dute gaur, asteartea.

Enpresa txikiek, ertainek eta autonomoek ordaindu beharreko kuotak zein horiek Gizarte Segurantzari zor dizkieten kotizazioen ordainketak ekainaren 30era atzeratu ditu Espainiako Gobernuak. Ministroen Kontseiluan onartu dituzte neurri berriak gaur, asteartea. Horiez gain, beste hainbat neurri ere onartu dituzte bertan; besteak beste, sariak onartu dituzte lana osorik edo zati bat galdu duten etxeko langileentzat eta alokairua edo hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten herritarrek laguntza jaso ahal izango dute.

Nadia Calviño Espainiako Gobernuko Ekonomia gaietarako presidenteordeak azaldu du epemuga zehatzik ez duten neurri ekonomiko berri guztiak hilabetez luzatuko direla alarma egoera bukatzen den egunetik. Bestalde, autonomoei nahiz enpresa txiki eta ertainei eskerrak eman dizkie Calviñok "ekonomia berreskuratzeko" erakutsi duten jarreragatik eta egiten ari diren lanagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide