'Bota bertsue!' lehiaketa jarri du martxan Erniarraitzek

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 31a, 19:40

15 urtetik gorako bertsozaleei eta 14 urtetik beherakoei zuzenduta antolatu dute lehiaketa Erniarraitzeko kideek. 15 urtetik gorakoek gai librean bota beharko dute bertsoa, baina ezingo dute Koronabirusaz hitz egin. 14 urtetik beherakoek, aldiz, Erniarraitzek jarritako gaiari erantzun beharko diote. Apirilaren 8ra arte bidal daitezke bertsoak erniarraitz@gmail.com helbidera. 

 

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Bota bertsue! lehiaketa jarri du martxan, gaur egungo konfinamendu egoerara egokituta. Nahi duen bertsolazale orok har dezake parte lehiaketan.

15 urtetik gorako herritarrek gai librean egindako bertso bat bidali beharko dute lehiaketan parte hartzeko, baina irizpide bat hartu beharko dute kontuan. Erniarraitzek horrela erabakita, parte-hartzaileek ezingo dute Koronabirusaren inguruan idatzi. 15 urtetik gorakoen mailako irabazleak Azpeitiko Elikaguneko produktuz osatutako otarrea irabaziko du. 

14 urtetik beherako gaztetxoek ere ahalako dute parte hartu lehiaketan. Horiek, baina, bertso bat edo bi kopla bidal ditzakete egitasmoan parte hartzeko. Erniarraitzek jarritako gaiari lotuta idatzi beharko dituzte bertsoak. Honako hau da gaia: Eskolara itzuli nahi dut. Saridunak Azkoitiko Hizki dendan gastatzeko 50 euroko bonoa eskurtatuko du. 

Bi mailetako parte-hartzaileek gehienez bi bertso bidali ditzake lehiaketara. Egindako bertsoak erniarraitz@gmail.com helbidera bidali beharko dira, eta apirilaren 8a izango da lehiaketan parte hartzeko azken eguna. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide