HARA! Amaia Zubizarreta azkoitiarra ETB3ko 'Bitartean, etxetik ikasten' saioan agertu da

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 31a, 13:15
Amaia Zubizarreta azkoitiarra, 'Bitartean, Etxetik ikasten' saioa aurkezten. (EITB)

Euskal Telebistak 'Bitartean, etxetik ikasten' saioa estreinatu berri du ETB3 katean, eta Amaia Zubizarreta azkoitiarrak parte hartzen du saioan.

Konfinamendua arintzeko haur eta gaztetxoentzako Bitartean, etxetik ikasten saioa estreinatu berri dute ETB3 katean. Eusko Jaurlaritzak eta EITBk elkarlanean sortutako hezkuntza saioa da, eta hainbat gai lantzen dute bertan; besteak beste, euskara, ingelesa, gizarte zientziak zein musika. Amaia Zubizarreta azkoitiarra da saioan agertzen den irakasleetako bat, eta Zubizarretak matematikari lotutako Hari-mataza izeneko tartea aurkezten du.

Bilboko Basurto ikastetxetik egiten dituzte saioak egunero, 09:00etatik 12:00etara bitartean, eta ETB3 katean ez ezik, EITB Nahieran atarian ere ematen dute saioa. Honako lotura honetan ikus daiteke Zubizarreta Hari-mataza saioa aurkezten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide