Enoken zintak, aste honetan ere

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 31a, 09:12

Enok ilustratzaile azpeitiarrak koronabirusaren inguruan sortu duen zinta argitaratu du 'Hitza'-k gaur ere, bosgarren orrialdean. 

Enok ilustratzailearen zintak argitaratzen ari da Urola Kostako Hitza aste honetan ere. Gaur, asteartearekin, argitaratu du aurrena, eta bihartik aurrera ere izango dira haren lanak ikusgai. Koronabirusaren gaia umoretik ari da jorratzen azpeitiarra. Oraingoan, ordu aldaketa izan du hizpide.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide