#EtxetikMundura

Udal Musika Bandaren doinuak, etxetik mundura

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 29a, 19:59

Musikariek Goizeko izarra izeneko abestia eskaini dute gaurkoan. Hogeita bost musikarik hartu dituzte instrumentuak, eta bakoitzak bere alea jarri du musika bandaren doinuak etxetik mundura zabaltzeko. 

Azkoitiko Udal Musika Bandako zenbait kide eta beste hainbat herrietako musika bandetako lagunak izango dira gaur protagonistak #EtxetikMundura egitasmoan. Musikariek Goizeko izarra izeneko abestia eskainiko dute gaur, 20:00etan hasita. Dozena inguru musikarik hartu dituzte instrumentuak, eta bakoitzak bere alea jarri du musika bandaren doinuak etxetik mundura zabaltzeko. 

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur. Zarauzkohitza.eus-en Joxean Urbietak eta Maixol Ruizek eskainiko dute emanaldia, Karkara.eus-en Joseba Aparicio musikariak eta Baleike.eus-en Molly Bux abeslari zumaiarrak.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, joan zen asteaz geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide