Egoerara moldatutako bertso saioa izango da datorren ostegunean

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 27a, 18:01
Saioan ariko diren bost bertsolariak.

Urolako Komunikazio Taldeak streaming bidezko bertso saioa eskainiko du datorren ostegunean, 18:30ean hasita. Eneritz Artetxek, Jokin Urangak, Beñat Lizasok, Jon Gurrutxagak eta Iñigo Mantzizidor Mantxik kantatuko dute, eta herritarrek horientzako gaiak proposatzeko aukera izango dute asteartera bitartean.

Konfinatuta. Hala jarraituko dute herritarrek datorren astean ere, baina itxialdia arintzeko bertso saioa antolatu du Urolako Komunikazio Taldeak. Egoerara moldatuta, noski. Hain zuzen ere, Hangouts bidez egingo dute bertsotan Eneritz Artetxek, Jokin Urangak, Beñat Lizasok, Jon Gurrutxagak eta Iñigo Mantzizidor Mantxik, eta Maxixatzen.eus-en ikusi ahal izango da emanaldia streaming bidez. Ostegunean izango da zuzeneko saioa, 18:30ean hasita, eta Uztarria.eus-en ikusi ahal izango da.

Jon Zaldua arduratuko da horiei gaiak jartzeaz, baina gaiak ez ditu berak proposatuko: herritarrek izango dute horretarako aukera. Datorren asteartera bitartean jasoko ditu Maxixatzenek bost bertsolari horientzako gaiak. Herritarrek zuzendaritza@ukt.eus helbidera bidali beharko dituzte proposamenak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide