#EtxetikMundura

Mikel Iraeta musikaria, Etxetik Munduran

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 27a, 20:00

Mikel Iraeta musikariak #EtxetikMundura egitasmoaren barruan emanaldia eskainiko du gaur, ostirala. 20:00etan hasita. Dena den, Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izango dira gaur: Uztarria.eus-en Eider eta Iraia Bereziartua nahiz Egoitz Arruti Inharrak taldeko kideek musika eta olerkiak uztartuko dituzte, Zarauzkohitza.eus-en Bixente Martinez musikariak, Karkara.eus-en Unai Azkarate musikariak eta Baleike.eus-en Oihana Rodriguez musikari zumaiarrak eskainiko dituzte emanaldiak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Maxixatzen.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide