Koronabirusa Azkoitian

Sexu aholkularitza 'online' eskainiko du Gazteria Zerbitzuak

Koronabirusa tarteko alerta egoera dela eta, sexu aholkularitza zerbitzua online eskainiko du udaleko Gazteria Zerbitzuak. Era horretan, gazteek dituzten zalantzak argitzeko eta proposamenak egiteko aukera izango dute.

Udaleko Gazteria Zerbitzuak eskaintzen dituen sexu aholkularitza saioak bi astez behin izan ohi dira egoera normalean. Koronabirusaren ondorioak direla eta, ordea, zerbitzua online eskainiko dute, egoera bere onera bueltatu bitartean. Gazteek dituzten zalantzak argitzeko edo proposamenak egiteko harremanetan jarri beharko dira Instagrameko @Lahia3.0 helbidearen bidez edota posta elektronikoz  biluzikzerbitzua@hotmail.com helbidera idatzita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide