#EtxetikMundura

Bulego taldeko Tomas Lizarazuren musika, etxetik mundura

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 25a, 20:00

Bulego musika taldeko abeslari Tomas Lizarazuk emanaldia eskainiko du gaur, asteazkena, #EtxetikMundura saioan. Dena den, Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izango dira gaur ere: Uztarria.eus-en Xanti Rodriguez zinemagile eta argazkilariak, Zarauzkohitza.eus-en Unax Nogales musikariak, Karkara.eus-en Aritz Pardina filosofoak eta Baleike.eus-en Roberto Fuentes bideogileak eskainiko dituzte emanaldiak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Maxixatzen.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide