Erabilitako arropen bilketa bertan behera utzi dute

Floreagan dagoen arroparen edukiontzia.

Erabilitako arropa biltzeaz arduratzen den enpresak bertan behera utzi du zerbitzua koronabirusa dela eta. Horrenbestez, gaurtik alarma egoera bertan behera utzi bitartean, herritarrek ezingo dituzte arropak edukiontzi horietan utzi.

COVID-19 gaitza tarteko, erabilitako arropa biltzeari utzi dio zerbitzu hori eskaintzeaz arduratzen den enpresak. Urola Erdiko Mankomunitateak azaldu duenez, berrogeialdian daude enpresa horretako hainbat langile, eta zerbitzua etenda, herritarrek ezingo dituzte erabili arropa biltzeko edukiontziak. Gaurtik alarma egoera bertan behera utzi bitartean, ezingo da arroparik utzi edukiontzi horietan. Mankomunitateak, egoera hobetu bitartean, erabilitako arropa etxean gordetzea eskatu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide