Enoken bigarren zinta, txakurrarekin kalera ateratzeko aukeraz

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 25a, 10:00

Koronabirusa gai hartuta osatuko ditu zintak azpeitiarrak. Lan horiek 'Hitza'-ko bosgarren orrialdean argiratuko dira.

Enok sortzailearen bigarren zinta argitaratu du gaur, asteazkena, Urola Kostako Hitza egunkariak. Azpeitiarrak koronabirusaren konfinamendu egoeran, umoretik jorratu du txakurra eginbeharrak egitera ateratzeko baimena. Egunkariak datozen egunetan ere argitaratuko ditu Enoken binetak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide