#EtxetikMundura

Andrea Pozo eta Jose Mari Unanue, etxetik mundura

Andrea Pozo eta Jose Mari Unanue musikariek saioa eskaini dute #EtxetikMundura saioan.

Andrea Pozo eta Jose Mari Unanue musikarien txanda da gaurkoan. Izan ere, azkoitiarrek emanaldia eskaini dute gaur, astelehena, #EtxetikMundura saioan. Pozo eta Unanuerena ez da, baina, Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan eskaini den saio bakarra: Baleike.eus-en Josu Waliñoren ipuin kontaketa saioaren, Uztarria.eus-ek Deñe Garcia-Bravoren kontzertuaren eta Zarauzkohitza.eus-en Yoseba Peña idazlearen liburu gomendioen bideoak ikusi daitezke.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Maxixatzen.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide