Udalak ordutegi berria ezarri du herritarren arretarako

Azkoitiko udaletxea.

Udaletxeak itxita jarraitzen du eta arreta telefonikoa eta telematikoa astelehenetik ostiralera eskainiko ditu aurrerantzean udalak, 08:00etatik 15:00etara.

Herritarren arretarako ordutegi berria ezarri du Azkoitiko Udalak. Koronabirusaren krisiak eragindako egoeraren aurrean, telelana ezarri du udalak bere langile gehienentzat, udaletxea itxita dago eta udala ez da arreta presentziala ematen ari, arreta telefonikoa edota telematikoa baizik.

Hain zuzen ere, gaurtik aurrera arreta telefonikoak eta telematikoak ordutegi berria izango dutela jakinarazi du udalak. Aurrekoa baino murritzagoa da ordutegi berria: 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.

Udalarekin harremanetan jartzeko 943-08 00 80 telefonora deitu beharko da edota mezua idatzi azkoitia@azkoitia.eus helbidera.

Gizarte Zerbitzuek ere udalaren gainerako sailen arretarako ordutegi bera izango dute. Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzeko 943-85 71 74 zenbakira deitu behar da edo ondorengo helbideetara idatzi: gizar@azkoitia.eus / ongizate@azkoitia.eus.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide