Koronabirusa Azkoitian

Egunero desinfektatzen dituzte kaleak eta hiri altzariak

Ura eta xaboiarekin garbitzen dituzte erdiguneko eta auzoetako kaleak, barandak, bankuak eta zaborrontziak.

Koronabirusa zabaltzea saihesteko neurriak hartzen jarraitzen duela jakinarazi du Azkoitiko Udalak; horien artean, kaleak eta hiri altzariak desinfektatzea. Maxixatzeni bidali dion oharraren arabera, "herriko kaleak garbitzeaz arduratzen den Serbitzu enpresako langileek egunak daramatzate ura eta xaboiarekin erdiguneko eta auzoetako kaleak, barandak, bankuak eta zaborrontziak desinfektatzen". Garbitzaileek lehengo ibilbide bera egiten dutela azaldu du udalak, baina kalean ia jenderik ez dabilenez, jasotzeko paper eta plastiko gutxiago dagoela, eta orain, kaleak eta hiri altzariak desinfektatzea dela "lehenetsi" beharrekoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide