Azkoitiko parrokiak webgunea jarri du martxan

Elizara joan ezin dutenek mezak Internet bidez jarraitzeko aukera izango dute aurrerantzean.

Azkoitiko parrokiaren arduradunek aspalditxotik zuten webgune bat martxan jartzeko asmoa, eta koronabirusak eragindako konfinamendua izan dute aitzakia asmo hori egia bihurtzeko. Herritarrek elizara joaterik ez dutenez, meza etxetik jarraitzeko aukera izango dute aurrerantzean YouTube bidez eta baita azkoitikoparrokia.com atarian. Mezaz gain, otoitzerako gogoetak eta beste hainbat eduki ere eskainiko dituzte webgune horretan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide