#EtxetikMundura

Iñigo Antsorregi ipuin kontalaria, Etxetik Mundura

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 19a, 20:00

Iñigo Antsorregi ipuin kontalariak hasi du gaur, martxoaren 19arekin, #EtxetikMundura saioen egitasmoa. Ipuin kontaketa eskaini du azkoitiarrak, konfinamenduan dela etxean grabatutako irudien bitartez. Dena den, ez da Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan eskaini den saio bakarra Antsorregirena: Baleike.eus-en Esti Curiel aktorearena ikus daiteke, Karkara.eus-en Intza Unanue abeslariarena, Uztarria.eus-en Iago Azkue magoarena eta Zarauzkohitza.eus-en Serge bakarlariarena.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Maxixatzen.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide