Internet bidezko komunikazioa neurrian erabiltzeko eskatu du Azkoitiko osasun etxeak

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 17a, 11:56

Herriko gaixoekin telefono bidez harremanetan jartzeko zailtasunak dituztela adierazi dute osasun etxetik.

Osasun zentroetan nahiz ospitaleetan hitzorduak zituzten herritarrei horietara ez joateko eta etxean itxaroteko eskatu die Osakidetzak, osasun zentroak jarriko baitira beraiekin telefonoz harremanetan.

Horri lotuta, ordea, Azkoitiko osasun etxeak jakinarazi du gaixoekin eta pazienteekin harremanetan jartzeko arazoak dituztela, Internet bidezko komunikazioaren gehiegizko erabileragatik. "Telefono linea guztiak blokeatuta daude, eta herritarrei eskatu nahi diegu sare sozialak eta bestelako mezu bidezko aplikazioak neurrian erabiltzeko", azaldu dute Azkoitiko osasun etxeko langileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide