Plaza Ondo elkarteko ile-apaindegiak beharrezkoa den kasuetan etxez etxeko zerbitzua emango du

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 16a, 13:07

Etxez etxeko zerbitzua eskainiko du beharrezkoa den kasuetan.

Ile-apaindegiak ere atzotik derrigortuta daude establezimenduak ixtera baina etxez etxeko zerbitzua eman dezakete. Horrenbestez, Plaza Ondo Elkarteko ile-apaindegia itxita mantenduko da, baina beharrezkoa den kasuetan, etxez etxeko zerbitzua eskainiko du. Horretarako 943 85 36 25 telefonora deitu beharko du bezeroak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide