'Athalase' disko berria kaleratuko du Ro musika taldeak martxoaren 27an

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 16a, 09:50
Ro taldeko kideak, Matadeixen. (Argazkia: Ainhoa Beristain)

Ro musika taldeak Athalase disko berria kaleratuko du datorren astean. 2018an Ilhunbean esan-eginak izeneko singlearekin aurkeztu zuen bere burua taldeak.

Matadeixen sortutako Ro musika taldeak bost abestiz osatutako Athalase disko berria ondu du, eta datorren astean, martxoak 27, aurkeztuko du. Rock instrumentala eta post-rock estiloak uztartzen dituen taldea da Ro musika taldea, eta Gorka Alcaldek —gitarra—, Josu Usobiagak —bateria—, Iñigo Gonzalezek —gitarra— eta Mikel Iraetak —sintetizatzailea eta teklatua— eta Iker Amenabarrek —baxua— osatzen dute bostekoa. 

2018an Ilhunbean esan-eginak izeneko singlea aurkeztu zuen lehenik taldeak, baina gero Aikor izeneko abestiaren bideoklipa ere argitaratu zuen. Orain, disko berria aurkeztuko du Azkoitiko eta Azpeitiko musika taldeak. Eñaut Gaztañagak Gaztain Studioan grabatu du Ro taldeak sortu dituen bost abesti berriak: Jaitera, Anima, Athelas, Erio eta Aierkünte dira abestien izenak. 

Hona hemen Athalase disko berria aurkitzeko Ro taldeak egindako aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide