Javier Zubizarreta alkateak etxean geratzeko eskatu die herritarrei

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 15a, 12:06
Udalak atzo arratsaldean egindako bilera. (Argazkia: Udala)

Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak herritarrei beren etxeetan geratzeko eskatu die, "guztion onerako".

Azkoitiko Udaleko Koronabirusaren Jarraipen Mahaia bilduta egon zen atzo, zapatua, arratsalde osoan. Udal barrura begira neurri berriak hartzeko eta Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak hartu dituzten eta uneoro hartzen ari diren erabakietara nola egokitu aztertzeko egin zuten bilera.

Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoerak herritarren mugimendu askatasuna mugatu du, joan-etorriak guztiz murriztuz. Isolamendua bermatze aldera, eta koronabirusaren hedapena saihesteko, bakarrik atera ahal izango da etxetik elikagaiak, botikak edo oinarrizko produktuak erosteko.

"Surrealista egiten zaigu denoi egoera hau, baina beharrezkoa da honetatik pasatzea egoerak okerrera egin ez dezan. Gera gaitezen etxean guztion onerako”, azaldu du Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak. "Elkar ulertzea" eta "erantzukizuna" eskatu Azkoitiko Udalak ditu isolamendu egoera honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide