657 koronabirus kasu daude Euskal Herrian, eta hemeretzi dira hildakoak

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 14a, 13:14

657 kasuetatik 521 lagun dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan kutsatutakoak. COVID-19 gaitzetik sendatutakoak, berriz, bederatzi pertsona dira.

657 lagunek eman dute positibo koronabirusagatik Euskal Herrian. Osakidetzak eguerdian eguneratu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan koronabirusarekin kutsatutakoen eta hildakoen kopurua. Datuen arabera, lurralde guztietan handitu da gaixo kopurua; Araban, bereziki. Araban 360 pertsona daude kutsatuta gaur-gaurkoz, Bizkaian 115, Gipuzkoan 46. Nafarroan 130 lagun daude gaixorik, eta Lapurdin sei.

Atzotik, 104 kasu gehiago atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan: 50 kasu Araban, 32 Bizkaian eta 22 Gipuzkoan. Hildakoak, berriz, bost gehiago dira atzotik: lau lagun hil dira Araban —hamahiru guztira— eta bat Bizkaian —hiru guztira, Gipuzkoan bezala—; guztira hemeretzi pertsona hil dira koronabirusaren eraginez Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Sendatutako lagunak, berriz, bederatzi dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide