Bertan behera utzi du hitzaldi zikloa Bizenta Mogel elkarteak

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 13a, 15:14

Falta ziren hitzaldiak eta irteera ez egitea erabaki du elkarte sozio-kulturalak.

Bizenta Mogel elkarte sozio-kulturalak bertan behera utzi du aurtengo hitzaldi zikloa. Joan den asteazkenean hasi ziren Bizenta Mogel elkarte sozio-kulturalaren aurtengo hitzaldiak; Jexuxmari Mujika etika irakasle ohiak Pentsatzearen eta entzutearen artea hitzaldia eskaini zuen Elkargunean.

Hurrengo hitzaldia martxoaren 18an zen izatekoa; Sabin Zabaleta abokatuak Onarpenak eta ukapenak hitzaldia eskaini behar zuen. Martxoaren 24an, berriz, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedraduna den Juan Jose Alvarez Herritartasun zibilia: eskubideak eta betebeharrak hitzaldia zen eskaintzekoa. Apirilaren 1ean, bestalde, Balentziaga Museoa bisitatuko dute. Aurtengo saio guztiak bertan behera utzi ditu elkarteak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide