Ingurumen Asteko biharko saioa bertan behera utzi du Urola Bizirik taldeak

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 12a, 19:03

Igandeko zuhaitz landaketa, aldiz, bere horretan mantentzen dute antolatzaileek.

Urola Bizirik taldearen Ingurumen Asteko bigarren hitzordua bertan behera gelditu da. Bihar, Aralar, Mundua leku den lurra dokumentalaren emanaldia egitekoak ziren Baztartxo antzokian, baina saio hori ez egitea erabaki dute.

Aldiz, Ingurumen Astea bukatzeko, iganderako aurreikusita duten zuhaitz landaketa bere horretan egiteko asmoa azaldu dute Urola Bizirik taldekoek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide