Koronabirusa Azkoitian

Bertan behera utzi dute Erniarraitz Txapelketaren X. edizioa

Igandean ziren bigarren kanporaketa egitekoak Zestoako Kultur Etxean, baina koronabirusaren aurkako neurri gisa saioa bertan behera uztea erabaki du Erniarraitz bertsozale elkarteak. Txapelketa atzeratzea aurreikusten dute; dena den, ez dute data berririk zehaztu elkarteko kideek.

Erniarraitz Txapelketaren X. edizioa bertan behera utzi du Erniarraitz bertsozale elkarteak. Igandean ziren bigarren kanporaketa egitekoak Zestoako Kultur Etxean, baina koronabirusaren aurkako neurri gisa saioa bertan behera uztea erabaki dute elkarteko kideek. Txapelketa atzeratzea aurreikusten dute; dena den, ez dute data berririk zehaztu gaur-gaurkoz. Horrenbestez, duela bi aste Errezilen lehen kanporaketa jokatuta, ikusteko dago zer gertatuko den sariketarekin.

 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide