'Ataraxia' lan berria aurkeztuko du Trini Fox taldeak ostiralean, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 12a, 09:06
Trini Fox taldeko kideak.

Trini Fox musika taldeak Ataraxia disko berria kaleratu du, eta bihar aurkeztuko du Matadeixen. Taldearen bigarren diskoa izango da honakoa, 2017an Letaginak izeneko lana plazaratu baitzuten.

Bederatzi abestiz osatutako disko berria ondu du Azpeitiko eta Azkoitiko Trini Fox taldeak, eta bihar, ostirala, aurkeztuko du lana Matadeixen, 22:00etan hasita. Bestalde, Hartz taldea zein Zumitrenko eta Le Petit K taldeak ere igoko dira zapatuan Matadeiko agertokira. Urrestillako lokalean entseatzen duen taldeak dagoeneko entzungai jarri du diskoa Spotifyn eta Youtuben, eta datozen asteetan hainbat kontzertu eskainiko dutela adierazi du; Euskal Herriko hainbat txokotan eta Katalunian emango dituzte kontzertuak.

Punk Rock, Stoner, Hard Rock eta Rock&Roll estiloak uztartzen dituen taldea da Trini Fox, eta Suharri Aranburuk, Iñaki Zubeldiak, Xabier Inurrietak eta Aimar Urruzunok osatzen dute taldea. 2015ean sortu zen taldea, eta bi urte beranduago heldu zen Letaginak izeneko lehen diskoa.

Hona hemen Ataraxia diskoko lehen abestia:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide