Herriko dantzari eta musikari gazteenek estreinatu dute aurtengo Taldez Talde

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 9a, 09:12

Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleen emanaldiak ikus-entzulez bete zuen Kontzejupea atzo eguerdian.

Azkoitiko musika eta dantza taldeen urteroko erakusleihoa, Taldez Talde emanaldiak, atzo hasi ziren Kontzejupean. XXI. aldia du aurten Taldez Taldek, eta Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasle gaztetxoek ikasturte honetan orain arte ikasitakoa eta landutakoa erakusteko aukera izan zuten atzoko saioan. Kontzejupe txiki gelditu zen eta ikus-entzuleek gogotik txalotu zituzten ikasleen emanaldiak.

Datorren igandean, martxoak 15, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen txanda izango da Taldez Talderen barruan; eta Azkoitiko Udal Musika Bandak eta Bizkargi musika eskolako banda gazteak itxiko dute aurtengo edizioa, hilaren 29an.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide