Bidegorria itxita dago San Juan eta Juin artean, zuhaitz bat erori ondoren

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 7a, 11:33
Bidegorrira erori den zuhaitza. (Azkoitiko Udala)

"Astelehena arte gutxienez" itxita egongo dela jakinarazi du udalak, "Gipuzkoako Foru Aldundiak garbitzen duen arte".

San Juan futbol zelaiaren eta Juin industrialdearen artean zuhaitz handi bat erori da bidegorriaren gainera, eta ondorioz, zati horretan itxi egin dute bidegorria. Azkoitiko Udalak eman du horren berri sare sozialetan. Udalaren arabera, "astelehena arte gutxienez" itxita jarraituko du bidegorri zati horrek, "Gipuzkoako Foru Aldundiak garbitzen duen arte". Izan ere, foru erakundeari dagokio bidegorri horren mantenimendua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide