Imanol Alesonek seigarren postuan amaitu du Transgrancanaria mendi lasterketa

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 7a, 10:21

Alesonek 63 ordutan egin du 262 kilometroko proba, eta seigarren iritsi da helmugara.

Imanol Aleson mendi korrikalari azkoitiarrak seigarren sailkatu da Transgrancanaria 360 mendi lasterketan. Azkoitiko korrikalariak 63 ordu behar izan ditu 262 kilometroko proba amaitzeko. Hain zuzen, 63 ordu, 16 minutu eta 57 segundoko denboran amaitu du proba azkoitiarrak. 

Aurtengoa ez da Alesonek Transgrancanaria mendi lasterketa jokatu duen aurreneko aldia. 2018an ere Gran Canaria uhartean (Kanariar Uharteak) jokatzen den lasterketan izan zen azkoitiarra, eta une hura aprobetxatu zuen Marea Urdinari babesa agertzeko

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide