Zein da 'altzarra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 6a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean aixkirau Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'aixkirau' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Altzarra hitzak saihets aldea esan nahi du.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Beti eon ohi da altzarreko minez".

Euskara batuan: "Beti egon ohi da saihets aldeko minez".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide