Iban Larrañaga erremontistak Ansa II.arekin parte hartuko du X. Sagardoaren Txapelketan

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 5a, 19:00
Iban Larrañaga erremontista, goian, eskuinetik bigarrena. (Argazkia: Oriamendi)

Imanol Ansa Ansa II.a urnietarra izango du bikotekide erremontista azkoitiarrak gaur hasiko den txapelketan. 

Gaur jarriko da martxan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan, erremonteko binakako X. Sagardoaren Txapelketa. Zortzi bikotek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta. Aurten ere bikote bakoitzak sagardotegi bat ordezkatuko du txapelketan. Iban Larrañaga erremontista azkoitiarrak Ansa II.arekin osatuko du bikotea Setien sagardotegia ordezkatuz.

A multzoan arituko dira Segurola-Ion (Gaztañaga) Goikoetxea-Endika (Gurutzeta), Ezkurra II.a-Zubiri (Larre Gain) eta Urriza-Arruarte (Bereziartua) dira multzo horretako beste hiru bikoteak. B multzoa, berriz, Ansa II.a-Larrañaga (Setien), Matxin III.a-Azpiroz (Petritegi), Juanenea-Agirrezabala (Altzueta) eta Aldabe-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar).

Azken multzo horretako neurketa batekin hasiko da txapelketa gaur arratsaldean. Lehen faseko ligaxkaren lehen jardunaldiaren barruko neurketa izango da gaurkoa; lehen fasea osatzean, multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak igaroko dira finalaurrekoetako ligaxkara. Apirilaren 18an bukatuko da gaur hasiko den lehen fasea, finalaurreko ligaxka apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 2an amaituko da, eta finala maiatzaren 9an jokatuko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide