Herriko eskolek Martxoaren 8ko aldarria zabalduko dute bihar plazan

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 5a, 16:12

Muralak zintzilikatuko dituzte ikasleek udaletxearen fatxada nagusian.

Bihar, ostirala, herriko eskolek Martxoaren 8ko aldarrikapen mezua zabalduko dute 11:00etan, herriko plazan. Floreaga Ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako, Bizilore Eskola Aktiboko, Azkoitia BHIko eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek parte hartuko dute ekitaldian, Azkoitiko Udalarekin batera. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira landutako muralak zintzilikatuko dituzte udaletxearen fatxada nagusian. Muraletan hainbat mezu eta irudi egin dituzte ikasleek.

Arratsaldean, mural margoketa

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Azkoitia BHI ikastetxearen parean, sahiesbide azpiko horman, mural pintaketa egingo dute Artxamendi Topalekuko hainbat lagunek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide