Bulego taldea: "Energiaz betetako euskarazko pop musika ari gara egiten"

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 4a, 18:43

Duela gutxi jaio da Bulego Azkoitiko musika taldea. Hegan singlea aurkeztu berri du, eta ostiralean emango dute lehen kontzertua. Ibilbide berriaren aurreneko hegaldi honetan, Tomas Lizarazurekin eta Xabi Arrietarekin solasean aritu da Maialen Etxaniz kazetaria.

Esperientziak irakatsitakoa soinean hartu eta bide berri bati ekin dio musikaren munduan Bulego taldeak. Azalberrituta itzuli dira gainera; hainbat urtez Passepartout izenpean aritu ostean, Bulego izenarekin hasi baitute ibilbide berria Tomas Lizarazuk, Jontxu Apek, Ruben Lizarraldek, Itziar Beitiak eta Xabi Arrietak.

Ostiralean, martxoak 6, Donostiako Tabakaleran doako kontzertua eskainiko du Bulego taldeak. Taldearen berri eman nahi dute zuzeneko lehen kontzertaun, baina horrez gain, "buruan geldituko zaion gaua" eskaini nahi diete entzuleei. Zuzeneko lehen emanaldia eskaintzeko, "urduritasun puntuarekin" eta "gogotsu" daudela azaldu dute.

Maialen Etxaniz kazetariak elkarrizketatu ditu Tomas Lizarazu eta Xabi Arrieta Bulego taldeko kideak. Hainbat gairi buruz hitz egin du bikoteak Etxanizekin:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide