'Los miserables', 'Quackers' eta 'Hasta que la boda nos separe' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 4a, 09:00

Datorren ostiraletik astelehenera bitartean hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Zapatuan, martxoak 7, ez da film emanaldirik izango Roman eta Julieta antzezlana dela eta.

Ostiraletik astelehenera bitartean hiru film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean, 22:00etan, Los miserables zine foruma ikusteko aukera izango da. Zapatuan, martxoak 7, ez da film emanaldirik izango, 19:30ean Roman eta Julieta antzezlana eskainiko baitute. 

Igandean, 17:00etan, Quackers: la leyenda de los patos haurrentzako filma emango dute, eta segidan, 19:30ean, helduentzako Hasta que la boda nos separe filma. Astelehenean —ikuslearen eguna— Hasta que la boda nosfilma emango dute, 20:00etan. Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Los miserables filma

Quackers: la leyenda de los patos filma

Hasta que la boda nos separe filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide