Euskal Herriko mus txapelketako finalera sailkatu dira Diego Corrales eta Jon Markina

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 3a, 09:00
Diego Corrales eta Jon Markina muslariak.

Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren barruan, zazpi herrialdeetako finalak jokatu ziren joan den larunbatean. Gipuzkoakoa Seguran jokatu zuten, eta Diego Corrales eta Jon Markina azkoitiarrak Euskal Herriko finala jokatzeko sailkatu ziren.

Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako finala martxoaren 14an jokatuko da, Zigoitian (Araba). Diego Corrales eta Jon Markina muslari azkoitiarrek finalean aritzeko aukera lortu dute.

Joan den zapatuan, otsailaren 29an, zazpi herrialdeetako mus txapelketetako finalak jokatu ziren. Gipuzkoakoa Segurako Baratze frontoian izan zen. 118 bikotek jokatu zuten Gipuzkoako txapelketa, eta haietatik 32k lortu dute Euskal Herriko txapelketako finala jokatzeko aukera. Corralesek eta Markinak zazpigarren egin zuten lurraldeko mus txapelketan, finalerako txartela lortuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide