Martxoak 8 - 2020

Martxoaren 8aren bueltan hainbat ekintza antolatu dituzte herriko eragileek

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 2a, 12:50

Martxoaren 8ari lotuta hainbat ekintza antolatu ditu Azkoitiko Udalak, herriko ikastetxeekin eta Gazteria Sailarekin elkarlanean. Egun horri lotuta, Sostenipe talde feministak, iganderako egun osoko egitaraua prestatu du, Antolatu indarrak, batu borroka feministara lelo hartuta.

Martxoaren 8aren bueltan hainbat ekintza antolatu dituzte Azkoitiko Udalak, herriko ikastetxeekin eta Udal Gazteria zerbitzuarekin elkarlanean, eta Sostenipe talde feministak bere aldetik.

Udalak, berdintasunaren mezua "ozen aldarrikatzeko" egingo ditu ekintzak martxoaren 6tik 9ra bitartean. Otsaileko udal osoko bilkuran, adierazpen instituzionala onartu zuen udalak, Mundua eraldatzen duen emakumeen boterea lelo hartuta.

Sostenipe talde feministak, berriz, Martxoaren 8rako, iganderako, egun guztiko egitaraua prestatu du Antolatu indarrak, batu borroka feministara lelo hartuta.

Egitaraua:

Martxoak 3, asteartea. Artxamendi Topalekuan Martxoaren 8aren inguruan antolatu dutena aurkeztuko dute.

Martxoak 4, asteazkena. 18:30ean, Artxamendi Topalekuan. Hitzaldia: Neska kirolariak eta beren bizipenak. Hizlariak: Intza Lizarazu eta Libe Urtzelai.

Martxoak 6, ostirala.

  • 11:00etan, udaletxe atarian muralak zintzilikatuko dituzte herriko bost ikastetxeetako ikasleek, Hezkidetza Foroan hala erabakita. Floreaga ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako, Bizilore Eskola Aktiboko, Azkoitia BHI-ko eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek parte hartuko dute.
  • Arratsaldean, Artxamendi topalekuko gazteen mural margoketa, Azkoitia BHI zentroaren parean, saihesbide azpiko horman.

Martxoak 7, larunbata. 17:00etan, Artxamendi Topalekuan, Girlhood, Banda de Chicas filma eskainiko dute.

Martxoak 8, igandea. Sostenipe talde feministak antolatuta.

  • 10:00. Juntadizoa eta kafe tertulia.
  • 12:00. Kazerolada.
  • 12:30. Elkarretaratzea.
  • 13:30. Bazkari autogestionatua.
  • 16:15. Donostiako manifestaziora autobusa, liburutegi aurretik irtenda. Autobuserako izena emateko: zakela, Etxe Aitz eta Galipan tabernetan edota sostenipe@hotmail.com helbidera idatzita.
  • 18:00. Donostian, manifestazioa.

Martxoak 9, astelehena. 18:00etan hasita, Batukada Feministaren kalejira, Elkargunetik herriko plazara. Ondoren, Erniarraitz bertsozale elkarteko emakume bertsolariek bertso saioa eskainiko dute, plazan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide