Elizkizunak eta erroskillak protagonista, Aingeru Guarda egunean

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 1a, 12:03

Gaur, martxoak 1, Aingeru Guarda eguna ospatzen ari dira hainbat herritar. Ohiko legez, bi izan dira gaurko eguneko protagonistak: mezak eta erroskillak. Aingeru Guardako baseliza jendez leporaino bete da 11:00etako mezarako, eta kanpoan ere jendetza izan da. Meza bukatzean, herritarrek erroskillak erosteko aprobetxatu dute. Hurrengo elizkizuna 13:00etan izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide