Bi autoren arteko istripua izan da Azkaraterako errepidean, bost pertsona arin zaurituz

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 29a, 19:54

Azkoititik Azkaraterako errepidean, Olasoko bidegurutzetik gertu, izan da auto istripua, gaur 18:50 aldera. Bi autoren artean izan da, eta bost pertsona arin zaurituta Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.

Gi-2634 errepidean, Azkoititik Azkaraterako errepidean Olasoko bidegurutzetik hurbil, bi autoren arteko auto istripua gertatu da gaur arratsaldean, 18:50 aldera. Ertzaintzak Maxixatzeni adierazi dionez, auto bat irauli eta errepidean gurutzatuta gelditu da; bestea, berriz, bide ertzean. Autoetan zihoazenak beren kabuz atera dira, baina bost pertsona izan dira arin zauritutakoak, adin txikikoak tartean. Suhiltzaileez eta ertzainez gainera, osasun langileak joan dira istripuaren lekura eta zaurituak Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide