Aingeru Guarda eguna ospatuko dute igandean

Iazko irudi bat.

Mezak egingo dituzte eguerdira bitartean, eta ohi bezala, erroskila saltzaileak ere auzoan izango dira.

Igandean, martxoak 1, Aingeru Guarda eguna ospatuko dute ermitan eta inguruan. 11:00etan egingo duten meza izango da eguneko elizkizun nagusia. Aingeru Guarda eguneko bigarren eta azken elizkizuna, berriz, 13:00etan izango da. Ohi bezala, aurten ere erroskila saltzaileek Aingeru Guardan hainbat postu jarriko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide