Xabier Arenazak jaso du Egunean Behinen Maxixatzenen taldeko asteko saria

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 28a, 09:12
Xabier Arenaza, sariarekin.

Otsailaren 17tik 23ra arteko astean, 547,96 puntu bildu zituen Mamo erabiltzaileak, eta hark jaso du Maxixatzenek astero banatzen duen saria.

Joan zen astean, otsailaren 17tik 23ra bitarteko astean, Egunean Behinen Maxixatzenen taldean puntu gehien batu zituen jokalaria Mamo erabiltzailea izan zen; 547,96 puntu lortu zituen, eta Ogi-Berri gozotegian gosari bat irabazi du Xabier Arenazak. Gaur, osteguna, jaso du saria irabazleak Maxixatzenen bulegoan.

Asteko eta denboraldiko sariak

Egunean Behinen astea Maxixatzen taldearen sailkapenaren buruan bukatzen duen lehiakideak, Jausoroko Ogi-Berri gozotegian gosari bat irabaziko du. Gosari hori astero-astero banatuko du Maxixatzenek, Ogi-Berri gozotegiari esker. Horrez gain, denboraldiaren amaieran aurreneko postuan geratzen den erabiltzailearentzat beste sari bat banatuko du Maxixatzenek: hain zuzen ere, Joseba jatetxean bi lagunentzako afaria jasoko du denboraldiko irabazleak.

Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean Maxixatzen - Egunean behin izeneko taldea bilatu behar da, eta taldera batzeko F77E25 giltza erabili. Denboraldi berria hilaren 3an hasi bazen ere, oraindik badago taldera batzeko aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide