Plazako zabor edukiontziak aldatzen ari da Udala

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 27a, 12:30
Plazako edukiontziak aldatzen ari da Udala.

Plazako lurpeko zabor edukiontziak aldatzeko lanetan dabil Azkoitiko Udala, eta hiru aste iraungo dute lanek. Guztira, 47.735,47 euroko aurrekontua izango dute lan horiek.

Hamasei urteren ostean, plazako lurpeko edukiontziak aldatuko ditu Azkoitiko Udalak. Erakundeak adierazi duenez, sistema hidraulikoa "arazoak ematen" ari zen azkenaldian, eta edukiontzien burdinak herdoiltzen hasita zeuden. Hori dela eta, edukiontzi berriak jarriko dituzte plazan, eta hiru aste iraungo dute lanek. Udalak, guztira, 47.735,47 euro bideratu ditu lan horietara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide