Karnabalak 2020

Zapatuko karnabaletako giroa, bideoan

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 23a, 10:17

Paregabeko giroa nagusitu zen atzo, larunbata, Azkoitian, karnabalek txoko guztiak hartu baitzituzten. Mozorro ikusgarriak eta dibertigarriak ikusi ahal izan ziren, eta iluntzeko irudiak bideoan jaso ditu Erlo Telebistak. 

Karnabal giro betean igaro zuten atzoko eguna azkoitiarrek, eta iluntzetik aurrera festa nagusitu zen herrian. Ohikoa den moduan, herritarrek askotariko mozorroak atera zituzten kalera, eta irudimenarekin eta umorearekin jolasean, mozorro ikusgarri ugari ikusi ahal izan zen kaleetan. Ilargi Beltza taldeak kontzertua eskaini zuen plazan, eta asko izan ziren saioa dantzan jarraitu zutenak; bien bitartean, kuadrila ugari txokoak girotzen aritu ziren. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu atzoko karnabaletako irudiak.

Erlazionatuak

Festak ez du etenik Azkoitian

Maxixatzen.eus 2020 ots 22 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide