Karnabalak 2020

Azkoitiko haur eta gaztetxoen desfilea, bideoan

Azkoitiko haur eta gaztetxoek karnabaletako desfilea egin zuten atzo, ostirala, eta Erlo Telebistak bideoan jaso ditu desfileko irudiak.

Iritsi dira karnabalak, eta dagoeneko festa usaina nabari da herrian. Atzo, ostirala, herriko kaleetan barrena desfile erraldoia egin zuten herriko ikastetxeetako haurrek zein gaztetxoek, eta eguraldia lagun, giro ederra nagusitu zen Azkoitian. Ohiko mozorroak nahiz egungo garaietara egokitutakoak ikusi ahal izan ziren; pailazoak eta txinatarrak nahiz krispetak eta herensuge erraldoia. Desfilea plazara iritsi zenean, Oihan Vega bergararrak dantzan jarri zuen herria, eta ederki astindu zituzten gerriak haurrek, gazteek zein helduek. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu karnabaletako desfileko irudiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide