Karnabalak 2020

Umeek kolorez jantzi dute herria

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 21a, 17:42

Inauteriek eztanda egin dute Azkoitian, eta eguraldia lagun, ehunka ume mozorrotuta atera dira kalejiran jaiak ospatzera. Igandera arte ez du etenik izango festak.

Iritsi dira karnabalak Azkoitira, eta ohi bezala, herriko umeek eman diete hasiera festei. Eguraldia lagun, ikastetxeetako haurrek kalejira egin dute arratsaldean, haiekin batera, herritarrek hartu dituzte kaleak. Irudimena bor-bor, askotariko mozorroak ikusi ahal izan dira herrian, eta umoreak ez dute hutsik egin. Kalejira amaitu denean, plazan elkartu dira guztiak, eta sabela bete ostean, dantzaldia hasi dute Oihan Vegarekin. Iluntzera arte festa giroa nagusituko da herrian, eta gauean, gazteen txanda izango da. Izan ere, 12-17 urte bitarteko gazteentzat mozorro lehiaketa eta Disko Festa egingo dituzte Elkargunean.

Bihar ere kolorez eta irudimenez jantziko dute herria azkoitiarrek, orduan izango baita jai egun nagusia. Eguerditik aurrera, ekitaldi ugari izango dira herrian:

  • 12:00etan, Txalkor txistulari taldearen kalejira.
  • 12:30ean, Azkoitiko Musika Bandaren eta Bizkargi musika eskolako banda txikiaren kalejira. 
  • 16:30etik 18:30era, Urolatarrak txaranga, herriko kaleetan zehar.
  • 18:30etik 19:45era, Kantu Kolore haur berbena.
  • 19:45etik 21:00era, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
  • 23:00etan, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
  • 00:00etan: mozorro lehiaketaren sari banaketa, herriko plazan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide