HARA! Roman Sudupe elkarrizketatu dute ETB1eko 'Gure Kasa' saioan

Roman Sudupe.

Telleria anaiek eta Aitziber Garmendiak gidatzen duten saiorako elkarrizketa egin dio Joseba Beloki txirrindulari ohiak Roman Suduperi.

Atzo, asteartea, ETB1eko Gure Kasa saioko protagonistetako bat izen zen Roman Sudupe (Azkoitia, 1947). Egun saioan kolaboratzen duen Joseba Beloki txirrindulari ohiak elkarrizketatu zuen Azkoitiko alkate ohia. Oteiza frontoietan egin zion elkarrizketa Belokik Suduperi, eta politika garaiko eta egungo kontuak izan zituzten hizpide. 

Honako lotura honetan, 48:40 minututik aurrera ikus daiteke azkoitiarrari egindako elkarrizketa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide