Hauteskunde errolda jendaurrean jarri du Udalak

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 18a, 10:16

Gaurtik hilaren 24ra bitartean egongo da ikusgai errolda, eta herritarrek epe horretan izango dute erreklamazioak egiteko aukera.

Datorren apirilaren 5ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira, eta Udalak jendaurrean jarri du hauteskunde errolda, udaletxeko harrera bulegoan. Gaurtik datorren astelehenera, hilaren 24ra, bitartean egongo da ikusgai errolda, eta herritarrek epe horretan izango dute kexak eta erreklamazioak aurkezteko aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide