Idazlea

Felipe Juaristi: "Txio bat nahikoa da gure kultur sistema osoa hankaz gora jartzeko"

Berria 2020ko ots. 18a, 09:56
Juaristi, artxiboko irudi batean. (Erein)

Juaristi 2013ko udan hasi zen idazten 'Erbesteko elurra' (Erein), Madril sargori betean. Erredentzioari buruzko nobela bat eta euskal kultur munduaren inguruko "satira", egilearen hitzetan, maitasunari buruzko gogoetak eta antzerki dialogoak tartekatuta. 'Berria' egunkariak elkarrizketa egin dio azkoitiarrari.

Podemos indarra hartzen ari zen Espainiako hiriburuan, Lavapies auzoan nabari zitekeen mugimenduaren pil-pila. Han ikusi zuen Felipe Juaristik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957) Howard Zinnen Marx Sohon lanaren bertsio berezia: Marx en Lavapiés. Han idatzi zuen Tomas eta Benito Lavapieseko taberna batean antzerki testu laburra, Hobbes eta Spinoza filosofoak elkarrekin solasean jarriz. Eleberri baten ideia ere egonaldi hartan etorri zitzaion. "50-60 bat folio idatziko nituen Madrilen". Gero, Euskal Herrira etorri, eta maitasunari buruzko saiakera bat idazteari ekin zion. Azkenean, nobela bat eman du.

Erbesteko elurra hau erredentzioari buruzko lan bat dela esana duzu.

Erredentzioaren ideia aspalditik neukan, baina ez nekien nola garatu. Historia bitan banatu zuen ETAk armak utziko zituela esan zuen egunak. Denok dakigu historia, hortik aurrera, diferentea izan dela, eta nire pertsonaiarentzat momentu egokia zela pentsatu nuen. Lagun bat abandonatu zuen behin —denok egin ditugu halako gauzak herri honetan—, eta horri heldu nion. Esajerazio handirik gabe heldu nion; gauza samur bat egin nahi nuen. Saldias musikaria erredentzioarekin nola lotu modu sinesgarrian, horrek eman dit lan gehien. Pertsona normal bat pentsatu behar nuen —Fermin Alberdi pertsona normaltzat har ote daitekeen ere—, esajeratu gabea.

Aipatu duzun Fermin Alberdik badu neurrigabekeriatik, bada.

Pertsonaia horrek esajerazio apur bat behar zuelako. Saldias punkiak ez, baina Ferminek bai. Fermin nartzisista bat da, bere burua bakarrik ikusten duena, eta den-dena beti kontra daukala uste duena. Hor parodia bat dago, kazetari baten parodia. Alberdi tranposoa ere bada. Eta ez daki zer den maitasuna; ez daki emakumeekin tratatzen; ez daki zer den emakume bat. Gizonezkoei, egia esan, hori gertatzen zaie [barre txikiarekin].

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide