Karnabalak 2020

Gogoan al dituzu 1994ko karnabalak?

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 18a, 17:51

Erlo Telebistak 1994. urteko Azkoitiko karnabaletako irudiak berreskuratu ditu. Umeek ostiralean egin ohi duten desfilea eta helduen zapatuko kalejira eta mozorro lehiaketako partaideak agertzen dira bideoan. 

Atzera begira jarri, eta duela 26 urteko Azkoitiko karnabaletako irudiak digitalizatu ditu Erlo Telebistak. Bideoan ostiraleko haurren desfilea nahiz larunbateko irudiak jaso ditu ikus-entzunezko honetan, baita urte horretan atera ziren zenbait karroza eta talde ere. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide