Jone Zabaleta, 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketako azpitxapeldun

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 16a, 21:14
Zabaleta, proba amaitu ondoren.(Argazkia: sportmedia.es)

Salamancan (Espainia) jokatu dute 1.500 metrotako Espainiako Txapelketa eta atleta azkoitiarra bigarren sailkatu da.

Jone Zabaleta Atletico San Sebastian taldeko atleta azkoitiarrak zilarrezko domina lortu du 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Zabaleta bigarren sailkatu da Salamancan (Espainia); 1.500 metrotako pista estaliko proban parte hartu du lasterkariak.

Lehen finalaurrekoan lehena sailkatu zen azkoitiarra, lau minutu, 46 segundo eta 97 ehunekoan gelditu zuen denbora. Finalean, berriz, lau minutu, 42 segundo eta 93 ehunenekoko denbora egin du, irabazleak baino bi segundo eskas beranduago amaituz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide