Kalera atera dira beste behin herriko dendak

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 15a, 12:04

Jende asko ibili da goizean zehar herriko hamar saltokik Balda plazan jarritako postuetan.

Eguraldia lagun, ehunka herritar eta bisitari gerturatu da gaur, zapatua, Balda plazan Herrixen merkatari elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako Beherapen Azokara. Dendariak kalera irten dira beste behin herriko merkataritza aldarrikatzeko. Goizean goizetik herritar ugari ibili da posturik postu. Guztira herriko hamar saltokik parte hartu dute: Yoko kirolak, Aitzaki kirolak, Maina, Trukebai, Aingeru loradenda, Munibe, Pitxin, Iroa, Lirain eta Arrospide Oinetakoak.

Haur eta gaztetxoek ere gozatua hartu dute, puzgarriak eta tailerrak jarri baitituzte; jauzika zein jolasean ibili dira ilada luzeak sortzen ziren bitartean. Zakelmariak ere kalerik kale ibili dira herritarrak agurtzen eta gozokiak banatzen. 

100 euroko bonuen zozketa

Bestalde, egunean zehar erosketak egiten dituzten herritarrek zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Erosketak egiterakoan papertxo bat bete behar izan dute erosleek beren datuekin, eta postuetan zeuden kutxetan sartu dituzte; izan ere, arratsaldean 100 euroko bi bonu zozkatuko dituzte herriko dendetan gastatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide